XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maria Katalina au, 1839/VII/26an lurperatu zuten, 57 urte zituala.

Bañan agiriak ez du esaten zein etxetan il zan.

Alde aundia izaten da askotan agiri batetik bestera.

Maria Katalina au jaio zan garaian, orduko apaizak, D. Ignacio de Muxica zeritzanak, txeetasun guziak jartzen zituan: aurra zein etxetan jaioa zan, gurasoak eta aiton-amonak nortzuk zituan da abar.

Ta Agustin ta Katalina auek il ziranean, orduko apaizak, D. Agustin de Urquiola zeritzanak, agiriak motz motz uzten zituan, eta etzigun orrekin mesede aundirik egin....

Ala, agiriak ixilik daude Agustin ori non il zan.

Bañan Sarobeberrin illa izateak itxura asko du.

Ala ere, ez det uste Agustin ori iñoiz ere Sarobeberriko etxekojaun izan zanik.

Lenengo etxekojauna Maria Katalinaren aita ikusten degu; bigarrena, Maria Katalinaren anaia, Bartolome, Laurkin`eko Maria Frantziska Arruti-rekin ezkondua.

Ta urrena, Bartolome orren seme bat, Jose Frantzisko, Errezil-ko Manuela Inazia Azpiazu-rekin ezkondua.

Jose Frantzisko au 1836/VIII/3an ezkondu zan, Agustin Arruti il baño amaika illabetez aurretik.